fondoa
historiaargazkiakikuskizunakipuinakmusikajolas txokoaagendaalbisteak kontaktua
jolas txokoa

IRAKURRI:

Gure lehen ipuina irakurri nahi baduzu, klikatu hemen:

“Xalto ta Brinko Trapujalerekin Jaizkibelen”

 

POSTALAK:

Pailazoen postalak eta gure pertsonaienak inprimatu eta moztu.

1- A4ko orri baten neurrira moztu kartulina zuri bat eta inprimagailuan sartu.
2- Nahi dituzun postalak aukeratu eta inprimatu.
3- Postalak guraizeekin moztu.

Proposatzen dizkizugun bi orriak inprimatuz gero, 8 postal desberdin eskura ditzakezu zure lagunei bidaltzeko!

Pailazoen kartelak

Pertsonaiak

 

PAILAZOEN IRUDIAK MOZTU… ETA JOLASTU!:

Alaitu zure gela pailazoen irudiekin. Paretean pegatuz, nonbaitetik zintzilikatuz…edo txontxongiloak sortuz!

1- Aukeratu zure pailazoa eta inprimatu.
2- Elementu desberdinak moztu eta gorputzaren atzealdean pegatu pailazoari nahi diozun itxura emanez.
3- Pegatu irudi osoa kartoi baten gainean (gaileta kutxa zati batean adibidez) eta moztu.
4- Pintatu pailazoa nahi duzun bezala…- eta zure gelako paretan jarri!

- Pailazoa bi aldeetatik ikusi nahi baduzu, bi aldiz inprimatu eta 3. pausoa burutu ondoren, beste aldean pegatu eta beste modu batetara margotu, hala, sokatxo batekin zintzilikatuz gero, bueltak emango ditu eta bere bi alde desberdinak erakutsiko.
- Pailazoekin txontxongiloak egiteko, pegatu makiltxo luze eta xapal bat atzean, eta egin lagunen artean nahi dituzuen pailazokeria guziak!

Korri

Xalto

Brinko

 

ORRI BEREIZLEAK:

Irakurtzen ari zaren liburuko orrialdea ez ahazteko eskuratu hemen hiru orri bereizle orijinal!

1- A4ko orri baten neurrira moztu kartulina zuri bat eta inpresoran sartu.
2- Klikatu orria eta inprimatu.
3- Lau orri-bereizleak moztu, politena gorde zuretzat eta oparitu besteak zure lagunei!

Orri bereizleak

 

web diseinua: www.astidiseinua.com