fondoa
eskaera egin
historiaargazkiakikuskizunakipuinakmusikajolas txokoaagendaalbisteak kontaktua
ipuinak
 

TRAPUJALEREKIN JAIZKIBELEN

01. XALTO TA BRINKO
TRAPUJALEREKIN JAIZKIBELEN

Inauteria bukatu denez, Trapujale berriro Jaizkibelera itzuli da. Baina Trapujale aspertu egiten da lagunik gabe. Xalto ta
Brinko konpainia egitera hurbildu zaizkio eta hirurek une oso dibertigarriak pasako dituzte elkarrekin.

(Agortuta dago, bilduma osoarekin soilik eskuratu daiteke)

Ipuina PDF-en irakurri

 

UDALEKU IREKIAN

02. XALTO TA BRINKO
UDALEKU IREKIAN

Udara iritsi da eta gure bi protagonistek udaleku irekian izena ematea erabaki dute. Bertako begirale eta gainontzeko haur guziekin batera udako ekintza mordo batean murgilduko dira.

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

SANTAKRUTZAK OSPATZEN

03. XALTO TA BRINKO
SANTAKRUTZAK OSPATZEN

Jaietako etxaferuaren ordua da. Lehenengo egunetik bukaera arte, Xalto ta Brinko jaietan ibiliko dira gora eta behera ekintza guziekin gozatuz: pregoia, sokamuturra, txaranga, bertsolariak, idi dema, herri kirolak, dantzaldia...

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

ZABARRE PIRATAREN ITSASONTZIAN

04. XALTO TA BRINKO
ZABARRE PIRATAREN ITSASONTZIAN

Amets baten bidez, Xalto ta Brinko pirataren garaira bueltatuko dira. Zabarre ezagutuko dute eta honek beren itsasontzira gonbidatuko ditu bi pailazoak. Itsasontzian abentura bat baino gehiago biziko dute.

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

LEZOKO INAUTERIAN

05. XALTO TA BRINKO
LEZOKO INAUTERIAN

Bi pailazoek Lezoko Inauteriko pertsonaje nagusiak aurkeztuko dizkigute: Marinazkane, Trapujale, Zirikuak... Gure Inauteriko koloreak, egunak eta ekintza garrantzitsuenetan parte hartuz.

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

OPORRETARA DOAZ TXIRRINDAN

06. XALTO TA BRINKO
OPORRETARA DOAZ TXIRRINDAN

Sasoian daude Xalto ta Brinko eta txirrinda bana hartuta, zakutoak zintzilikatu, eta oporretara joatea erabaki dute. Gure inguruko eta Euskal Herri osoko paraje zoragarriak deskubrituko dituzte beraien kanpin dendan lo eginez eta janaria eurek prestatuz.

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

ASTO GAINEAN GUADALUPERA DOAZ

07. KORRI, XALTO TA BRINKO
ASTO GAINEAN GUADALUPERA DOAZ

Korri, Xalto ta Brinkok abentura ttiki bat proposatzen digute: Lezotik Guadalupera asto gainean joatea, Jaizkibel mendia zeharkatuz.
Istorio honetan azaltzen diren pertsona, baserri eta lekuak –ibilbidea bera ere- errealak dira. Hala, ipuin hau, gida sinpatiko gisa erabil daiteke, familia edo/eta lagunartean Hondarribiako santutegira ohiko txango hau egiteko.

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

AIAKO HARRIAN

08. KORRI, XALTO TA BRINKO
AIAKO HARRIAN

Korri, Xalto ta Brinkok mendi irteera interesgarri bat proposatzen digute: Goizean goiz jaiki, motxila ondo prestatu eta Oiartzundik Aiako harrira igo eta hiru tontorrak zeharkatzea. Bidegorritik barrena Arditurrira, Arritxulotik Aritxulegira, Erroilbide, Txurrumurru, Hirumugarrieta eta Pikoketa. Aurrekoa bezala, gida sinpatiko gisa erabiltzekoa.

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

LIBURUTEGIAN

09. KORRI, XALTO TA BRINKO
LIBURUTEGIAN

Hiru pailazoak liburutegira joango dira ipuin kontaketa egitera, eta bakoitzak bat kontatuko du. Korrik, Benantzio, Eskulaingo artzaia (Jaizkibel mendian eta aurrehistorian gertatutako istorio sinestezina); Xaltok, Trigo eta Lopez mariñelen abentura (XVI. mendean Lezoko marinel batzuk itsasoan bizitutako pasadizo barregarri batean oinarritutakoa); eta Brinkok Atzekoateko katu beltza ipuina (haurrei harrokeria eta nagikeriaren aurrean elkartasunaren eta autonomiaren balioa erakusten dizkien fabula sinpatikoa).

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

JAIZKIBELGO ITSASERTZEAN

10. KORRI, XALTO TA BRINKO
JAIZKIBELGO ITSASERTZEAN

Korri, Xalto ta Brinkok egunkarian albiste harrigarria irakurri dute: espaziotik eroritako meteorito batek Jaizkibelgo arroketan talka egin du eta inguruko bazterrak zeharo aldatu omen ditu. Hiru pailazoek Jaizkibelgo itsasertzeko paraje ezkutu eta liluragarrienak ezagutuko dituzte txango majiko batean.

5 euro

Bilduma osoa + "Kantari" diskoa= 49 euro

web diseinua: www.astidiseinua.com