fondoa
Behar teknikoak gehi denborak
historiaargazkiakikuskizunakipuinakmusikajolas txokoaagendaalbisteak kontaktua
ikuskizunak
 

artista bat naiz ni
			  ikuskizunaren kartela

 

ARTISTA BAT NAIZ NI

Pailazoek arlo guztietan artista ederrak direla erakusten dute hainbat esketx dibertigarriz jositako obra honetan: musika kontzertu bitxi bat, pintura eta eskultura saioa, zinea... Publikoaren laguntzaz, abestiekin, dantza eta txorokantekin.

Hiru / Bi pailazo
(Hiru pailazorekin asteburutan bakarrik)
Soinu Teknikaria
4 x 2.20 metroko dekoratua
Ordubeteko saioa
Gure diskoko abestiak, dantzak eta txorokantak
Mikrofonoak eta megafonia
Dozena bat kartel

 

kantari ikuskizunaren kartela

 

KANTARI

Korri pozik agertzen da eszenatokian Xaltorekin batera beren diskoaren aurkezpen mundiala egiteko. Xalto, ordea, ez da agertzen gaixorik dagoelako. Korrik sendagilearena egiten duen esketx barregarri batean bi pailazoek GOSALTZEAren garrantzia azpimarratu ondoren Aurkezpen Mundialari ekingo diote...hainbat hizkuntzatan eta publikoaren laguntzarekin. Pailazoek eta itxuraz aldatzen den lagun batek, Trapujale, Marinazkane eta Zabarre pirata ezagutzen lagunduko digute. Saioan publikoak adi-adi egon beharko du, bukaeran gure abesti eta pertsonajeei buruzko galderei zuzen erantzunez gero gure diskoa eta ipuinak eskuratu ahal izateko.

Korri, Xalto + estra bat
Soinu Teknikaria
4 x 2.20 metroko dekoratua.
Ordubeteko saioa
Ipuinen eta diskoaren zozketa
Gure diskoko abestiak, dantzak eta txorokantak
Mikrofonoak eta megafonia
Dozena bat kartel

 

show berria prestatzen ikuskizunaren kartela

 

SHOW BERRIA PRESTATZEN

Eguraldi ona egiten duenez, pailazoek mendira egun pasa joatea erabaki dute. Beren bila joan behar zuen furgonetari errueda zulatu zaio eta denbora nolabait bete beharrean aurkitu dira. Show berria prestatzeari ekingo diote publikoaren laguntza zuzenarekin, musika, abestiak, efektuak, dantza eta txorokantekin.

Bi pailazo (Batekin ere egiten dugu)
Soinu Teknikaria
5 x 2.20 metroko dekoratua (lekuaren arabera, ttikiagoa)
Ordubeteko saioa
Gure diskoko abestiak, dantzak eta txorokantak
Mikrofonoak eta megafonia
Dozena bat kartel

 

esketx ederrena
			 
			 
			 
			 
			 
			 ikuskizunaren kartela

 

ESKETX EDERRENA

Korrik eta Xaltok irratia piztu eta Esketx Ederrenaren txapelketaren berri
izan dute. Publikoak, haurrak, gurasoak eta pailazoak... nork bere esketxa
aurkeztuko du, baina... Nork irabaziko du txapelketa?
Musika, abestiak, efektuak, dantza eta txorokantak.

Bi pailazo
Soinu teknikaria
4 x 2.20ko dekoratua
Ordubeteko saioa
Mikrofonoak eta megafonia
Dozena bat kartel






 

web diseinua: www.astidiseinua.com