fondoa
historiaargazkiakikuskizunakipuinakmusikajolas txokoaagendaalbisteak kontaktua
historia

1999an, babarrun-jate batean, Brinkok sudur gorri bat jarri eta “pailazo talde bat egingo dugu” esan zuen. Enbido hari Xaltok ordagoa bota eta, bion artean, Korri sartu zuten saltsa honetan.

Korri, Xalto ta Brinko, pailazo lanetan hasiberria zen hirukoteak haur eta gazteen aisialdiko heziketan urte luze eta mamitsuetan hartutako esperientzia guzia jarri zuen egitasmo berri honetan. Euskara tresna nagusi bezala hartuz, Lezoko pertsonajeak eta istorioak zabaltzeko asmoz lanean hasi ziren.

TRAPUJALE obra izan zen, hain zuzen, sortu zuten lehena. Bertan Trapujale bera, Marinazkane, Zirikuak eta Lezoko inauteri bitxia herriko haurren artean gehiago ezagutzera emateko asmoz; HERRIKO OLINPIADETAN saioan Lezon urte batzuetan hain arrakastatsu izan ziren herri olinpiadak gogoratu zituzten; eta ZABARREn, pirata lezoarrarekin abenturatxo bat eskaini ziguten.

Azken urte hauetan hainbat ikuskizun eta saio eskaini dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan, beti euskaraz. Aipatutakoez gain “Show berria prestatzen”, “Artista bat naiz ni”, “Kantari”, “Esketx ederrena” eta “Entresaka”.

Ipuingintza ere jorratu dute eta, aspektu honetan, aipatzekoa da 2002. urtean abian jarri zuten Ixerka! Ipuin Bilduma. Bilduma honen helburua, pailazoak protagonista izanik, haurrei herriko eta bere inguruko pertsonaje, leku eta istorioen berri ematea da. Umeen imajinarioa gertuko elementuekin hornitzeaz gain, gure lagunak jarrera eta balore positibo eta eraikitzaile batzuen adierazgarri ditugu.

Musika arloan bi disko argitaratu dituzte: “Kantari” 2003 eta “Dantzan” 2012.

Korri, Xalto ta Brinko –izenak adierazten duen bezala- mugimendu haundiko taldea da eta beti joaten da deitzen dioten lekura. Ahal dutenean, hirurak, sarri bi eta ia inork ezin duenean… Xalto joaten da taldeko ordezkari gisa joan behar den lekura!

Sormena da, ziurrenik, taldearen ezaugarririk bereziena, horregatik edozein festa edo jaialdi antolatu aurretik, denboraz deitu eta ikuskizuna egoerara moldatzen dute sarri.

web diseinua: www.astidiseinua.com